Skip to main content

Iñauterietako jaialdia

Aurtengo gaia "Ipuin...klasikoak?" izan da eta mailaz maila historiako ipuin ezagunenak eraldatu dituzte gaurkotasunera moldatuz. Txikienek Txano moretxu antzeztu dute, LH 1 eta 2koek Erbia eta dortoka, LH 3 eta 4koek Edurne Zuri eta zazpi ipotxak, LH 5 eta 6koek Xagu pertxenta, DBH 1 eta 2koek Hiru txerritxoak eta azkenik, DBH 3 eta 4koek Notre Dameko konkorduna. 

Jaialdiko argazkiak ikusteko, sakatu hemen. // https://ataria.eus/anoeta/1582218736596-ipuinei-bertsio-berria

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .