Skip to main content

VII. Batzarra eztabaida eta gogoeta prozesua gurean

Besteak beste abenduan egin genuen Batzar Orokorrean aurreratu genuen bezala, EHIk adierazi du Euskal Herriko Ikastolen VII. Batzarra abian jartzeko asmoa.VII. Batzarra eztabaida eta gogoeta prozesu sakona izango da eta Ikastolok datozen 10 urteetan jarraitu beharreko ildoak zehaztea izango du helburu.Gogoeta eta eztabaida prozesu hau arrakastatsua izan dadin, Ikastolen mugimenduaren parte-hartze zabala izango da gakoa, eta ezinbestekoa izango da Ikastoletako hezkuntza komunitatearen inplikazioa. Gogoeta sakona eta parte hartzailea izatea beharrezkoa da.

EHIk metodologia eta kronograma diseinatu ditu VII. Batzarraren prozesua abian jartzeko. Eta helburu berarekin, ikastola bakoitzari eztabaida aurrera eramateko dinamizatzaile bat izendatzeko eskatu dio. Otsailaren 10erako eduki behar du Ikastola bakoitzak bere dinamizatzailea izendatuta.

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .