Skip to main content

Santa Ageda bezpera ospatzen

Usadioari erreparatuz, otsailaren 4an arratsaldez Anoetako Herri Ikastolako ikasleek eta irakasleek makilak eskutan zituztela, Santa Agedaren omenez koplak abesten aritu ziren Anoetako eta Iruran. Zein eguraldi egingo zuen garbi ez egon arren, animoz eta gogoz abiatu ziren kale ta plazetan zehar. Alaitasunean eman zuten arratsadea.

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute