Skip to main content

DBH3 eta 4ko ikasleak aukerazkoen arabera banatu ziren

 

Urtarrilaren 28an aukerazko gaien arabera eman zuten eguna gure ikasleak Ikastolatik kanpo.

  • FRANTSESA. Hendaiara abiatu ziren ikasle eta irakasleak bertan frantsesari oinarrizko hurbilpena egiteko. bisita gidatua izan genuen herriko erdiguneako hainbat gune bisitatuz eta ondoren egin beharreko dinamika ezin izan genuen aurrera eraman eguraldiak ez baitzigun lagundu. Ikasleek interesarekin jarraitu zituzten argibideak.

  • ROBOTIKA. Urtarrilak 27 astelehenean, Robotikako ikasleek Tolosaldea Lanbide Heziketa Zentrura irteera egin zuten eta bertan bi tailer landu zituzten. Batean elektronika arloa landu zuten eta bestean Robotikan beso robotiko industriala.

  

 

BARATZA. Tolosaldeako  nekazal elikagaien ustiategi desberdinak bisitatuz (Tolosako babarrunaren elkartea, Mahala eta Amasako euskal oiloak)produktuen  jatorria eta kalitatea bermatzen dizkigun kontrol eta egiaztapen prozesuak ezagutzeaz gain,  errekurtsoen ustiaketa razionala bermatzen duten ekoizpen teknikak eta biodibertsitatea eta paisaiaren mantenuan,  nekazal jarduerek duten garrantziaz jabetu ziren

  

.

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .