Skip to main content

Gabonetatik bueltan, Probentzioa

Oporretatik itzultzean Probentzio saioak izaten dituzte ikasleek ongi etorri moduan, eta Gabonetatik itzultzean ordubeteko saioa eskaini diete egunerokoa idazteari. Ikasturte hasieran hasi zuten DBHko ikasleek euren egunerokoa eta bertan bakoitzaren emozioak, sentimenduak, kezkak, ilusioak... partekatzeko aukera izaten dute. Horrez gain, 2020 hasi berri dugunez, urte honi zein eskaera egingo lioketen ere idatzi dute papertxo batean eta ondoren kartulina batean itsatsi dituzte guztien desio edo eskariak gelako horman zintzilikatzeko.

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute