Skip to main content

Bertso saioa, Zubimusu Ikastolak antolatuta

2020 Kilometroak zikloa amaitzear dagoen honetan, Kilometroak eguna antolatu beharrean Kilometroak astea antolatu dute Zubimusu Ikastolakoek. Aste honen baitan antolatu dituzten ekimenen artean Bertso saioa dago. Zizurkilgo herrigunearen Intxaur frontoian antolatu dute aforo zabala izateko, 250 pertsona hain zuzen. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Angel Mari Peñagarikano ariko dira Amaia Agirrek jarritako gaiei bertsoak botatzen.

Sarrerak erosteko esteka: https://www.kilometroak.eus/bertso-saioa

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.