Skip to main content
2024/03/15

Tolosaldeko Lanbide Heziketa gertutik ezagutzeko aukera

DBH4ko ikasleak Triangulo plazan jarritako stand ezberdinetatik pasa dira ikasketen azalpen zehatzak jaso ahal izateko

azokaren kartela

Aste honetan, hilak 15 eta 16,  antolatu den Tolosaldeko Lanbide Heziketa Azokan gure DBH4ko ikasleek parte hartu dute. Ostiral goizean bertaratu dira eta Tolosaldeko Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuak, Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastolak, Fraisoro Eskola Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuak eta Peñascal Kooperatibak eskaintzen dituzten ikasketen berri modu zuzenean jakiteko aukera ezinhobea izan dute. 

Tolosan antolatzen diren azoken artean, hitzordu edo topagune garrantzitsu bihurtu da. Tolosako Trianguloan egiten den azokarekin beraz, Lanbide Heziketaren arloan egiten den eskaintza herri mailan zabalduko dute. Gaur, Tolosa, Amasa-Villabona, Ibarra, Alegia, Anoeta, Leitza eta Andoaingo ikasleak gerturatu dira. Larunbatean, berriz, herritar orok izango du aukera azokara bertaratu eta eskaintza ezagutzeko.

 

 

Kategoriak

2024-04-24Orokorra
Azkeneko bi asteetan Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideak, guraso eta irakasleak denak elkarrekin, Ikastolaren geroa irudikatzen aritu gara
2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan