Skip to main content

Nekazal kultura eskoletara programaren saioa Ikastolan izan da

DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan

Baratza tailerreko ikasleak negutegian

Urteak dira, Anoetako herri ikastolak, Landaola, Cristinaene Fundazioa eta Ingurugelak bultzatutako "Nekazal kultura eskoletara" proiektuan parte hartzen duela.

Horren harira, ostiral arratsaldean, DBH 1-2ko baratze tailerreko ikasleek , proiektuaren parte den "Xomorro" taldearen eskutik tailerra jaso dute. 

Bertan, urteetan zehar Anoetako Herri ikastolak zaindutako hainbat hazi erein, gurean hazitako landareen landatu eta orokorrean baratzaren inguruan jardun dira.

Beste aldetik esan, HH3koekin Agenda 2030eko aurteko esku-hartze planaren barruaqn burutatutako hamaiketako osasungarriaren berri  emateko ere baliatu nahi dugu. Bertan dituzue argazki batzuk.

 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko