Kongoren aldeko mugikorren kanpaina

Egunerokotasunean erabiltzen ditugun mugikorrek hainbat sustantzia edo mineral dituzte, tartean koltana, urrea... eta horiek indarkeria erabiliz lortzen dituzte enpresek Kongo bezalako herrialdeetan. Hori dela eta, DBH3ko ikasleek kanpaina bat jarri dute martxan Ikastolan mugikorrak biltzeko Kongoren alde.

Horrez gain, DBH eta LHko geletan aurkezpenak egin dituzte ikasleak kontzientziatzeko asmoz. Ekainaren 8tik 18ra egongo da aukera gailuak Ikastolan bertan edo herriko komertzio eta tabernetan uzteko. Animatu eta egin zuen ekarpena!