Skip to main content

Xumela koruaren 20. urteurrena

Datorren Azaroak 8an Xumela koruaren 20. urteurrena ospatuko dugu Lasarte-Orian, eta Josu Txapartegi, Txapas, omenduko dugu, bere ekarpen aberats eta nekaezina eskertuz.

Egun osoko egitarauaren barne, eguerdiko 12:00etan Kantu saioa izango da Antzokian. Xumela, Montetxio eta Olagarro koruak, Anoetako haurrak Aiora Zulaika eta Ander Zabalarekin, Olaia Inziarte kantaria, Ramon Agirre aktorea Jon Maia Soria bertsolaria eta Serigne Lo musikaria izango gara oholtzan.

Autobusak 10:10ean jasoko gaitu Anoetako Herri Ikastolan. Goizpasa izango da eta hamaiketakoa eskainiko da. Saioa bukatu eta jarraian autobusez etxera itzuliko gara. 

Ikasle bakoitzak heldu batekin joateko aukera izango du.

Zuen seme-alabentzat ekimen interesgarria delakoan gaude.

Mesedez, osteguna aurretik bete galdetegia, joango zareten ala ez adieraziz.

Agenda

LH5 - EKIN kanpaina
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH3 - Albaola
Gehiago irakurri
Ekintza
Gau Beltza
Gehiago irakurri
DBH3 - EKIN kanpaina
Gehiago irakurri