Skip to main content

ELEberri



Irudia
ELEberri

Zer da eta zer biziko du ikasleak?

ELEberri ikasleak irakurketarekin lotura pertsonal, positibo eta esanguratsua eraikitzeko esperientzia da. Irakurketaren plazeretik eta jakin-minetik abiatuta, ikasleak istorioetan murgilduko da, mundu berriak deskubrituko ditu eta irakurketak irudimena, emozioak eta pentsamendua elikatzeko duen indarra biziko du. Esperientzia hau taldeko bizipen partekatu gisa hasten da —entzunez, interpretatuz eta komentatuz— eta pixkanaka ibilbide pertsonalizatuago batera igarotzen da, non ikasleak bere gustuak eraikitzen, hautuak egiten eta irakurritakoak sortzeko inspirazio bihurtzen ikasten duen. Irakasleak, beraz, irakurketaren plazera eta askatasuna babestuko dituen giro goxoa, segurua eta kulturalki aberatsa sortu beharko du.

Pertsona Ereduarekiko lotura

Ikaste Esperientzia honek bereziki garatzen ditu euskalduna dena, euskal kultura eta identitatea ezagutu eta bizi dituena, eleaniztuna, jakinmina duena eta barne-askatasuna duena. Irakurketaren bidez ikasleak bere barne-mundua aberasten du, irudimena eta sormena elikatzen ditu eta kultura zein hizkuntza ezberdinekin lotura emozional eta intelektuala eraikitzen du.

 

Esperientzia hau egongo ez balitz…

Ikasle askok irakurketa obligazio akademiko huts gisa biziko lukete, eta zailagoa izango litzateke irakurketarekin harreman libre, gozagarri eta pertsonala eraikitzea. Horrek Pertsona Ereduaren jakin-mina, barne-askatasuna, kulturarekiko lotura eta sormen-gaitasuna ahulduko lituzke, eta ikasleak aukera gutxiago izango luke literatura eta irakurketa bere garapen pertsonal eta emozionalaren bidelagun bihurtzeko.

OHIekin lotura

Bereziki OHI 1 (Euskalduntasuna), OHI 2 (Garapen pertsonala), OHI 4 (Erabakitzeko testuinguruak), OHI 5 (Berdinen arteko ikaskuntza) eta OHI 9 (Komunitatea eta aliantzak) garatzen laguntzen du. Irakurketaren bidez ikasleak euskal kultura eta beste kultura batzuk ezagutzen ditu, bere gustuak eta hautuak eraikitzen ditu eta irakurritakoa besteekin partekatuz komunitate kultural baten parte sentitzea garatzen du.



Markoa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ikasgelarako baliabideak

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ebaluazioa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Material osagarria

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago