Skip to main content

Auzotu



Irudia
Auzotu irudia

Zer da eta zer biziko du ikasleak?

Auzotu ikasleak herriarekin, komunitatearekin eta ingurune hurbilarekin harreman zuzena bizitzeko esperientzia da. Ikaslea gelako hormetatik kanpora aterako da, herriko eragile sozial, kultural, historiko edo naturalekin elkarreraginean aritzeko, inguruko erronkak ezagutzeko eta bere ekarpena egiteko. Esperientzia honetan ikasleak herritar aktibo gisa kokatuko du bere burua: ez da behatzaile hutsa izango, komunitateko kide eta eragile baizik. Irakasleak, beraz, herriarekin lotura esanguratsuak sortu, aliantzak zaindu eta bizitakoa hausnarketara eramateko testuinguru segurua antolatu beharko du.

Pertsona Ereduarekiko lotura

Ikaste Esperientzia honek bereziki garatzen ditu euskalduna dena, euskal kultura eta identitatea ezagutu eta bizi dituena, eraldatzailea, humanoa eta solidarioa. Ikasleak bere herria eta komunitatea ezagutzen ditu, besteen beharrak ulertzen hasten da eta bere ekintzek ingurunean izan dezaketen eraginaz jabetzen da.

 

Esperientzia hau egongo ez balitz...

Ikaslearen ikaskuntza ikastolaren barruan itxita geratzeko arriskua legoke, herriarekin eta komunitatearekin lotura bizirik eraiki gabe. Ikasleak aukera gutxiago izango luke herritar aktibo, solidario eta eraldatzaile gisa bere burua esperimentatzeko. Horrek Pertsona Ereduaren dimentsio humanoa, soziala, solidarioa eta komunitarioa ahulduko luke.

OHIekin lotura

Bereziki OHI 1 (Euskalduntasuna), OHI 2 (Garapen pertsonala) eta OHI 9 (Komunitatea eta aliantzak) garatzen laguntzen du. Herriko kultura, memoria, eragileak eta erronkak ikaskuntza-testuinguru bihurtzen ditu, eta ikastola komunitate zabalago baten parte gisa kokatzen du.



Markoa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ikasgelarako baliabideak

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ebaluazioa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Material osagarria

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago