Skip to main content

LurrEKO



Irudia
LurrEKO

Zer da eta zer biziko du ikasleak?

Baso Eskola / LURREKO ikasleak natura-ingurunean murgilduta bizitzeko eta ikasteko esperientzia da. Ikasleak ez du natura kanpotik “bisitatuko”; naturako kide dela sentituko du, beste izaki bizidunekin parekotasunean, errespetuan eta zaintzan kokatuz. Kanpo-espazioan, basoan, errekan edo herriko ingurune naturalean, esploratu, behatu, esperimentatu, arriskuak kudeatu eta ingurunearekin harreman zuzena eraikiko du. Irakasleak, beraz, segurtasun fisiko eta emozionala bermatuko duen naturako ikaskuntza-testuingurua sortu beharko du, bizipenetik kontzientziara eta zaintzarako konpromisora igarotzeko.

Pertsona Ereduarekiko lotura

Ikaste Esperientzia honek bereziki garatzen ditu euskalduna dena, euskal kultura eta identitatea ezagutu eta bizi dituena, humanoa, solidarioa eta eraldatzailea. Ikasleak lurrarekin, hizkuntzarekin, toponimiarekin, ingurunearekin eta komunitate naturalarekin lotura eraikitzen du, eta bere ekintzek ekosisteman duten eraginaz jabetzen hasten da.

 

Esperientzia hau egongo ez balitz…

Ikasleak aukera gutxiago izango luke naturarekin lotura sakon, iraunkor eta bizipenetik eraikitzeko. Ingurumenarekiko ardura diskurtso teorikoan gera liteke, gorputzetik, emozioetatik eta esperientzia zuzenetik pasa gabe. Horrek Pertsona Ereduaren dimentsio ekologikoa, eraldatzailea, humanoa eta solidarioa ahulduko luke, eta ikasleak zailtasun handiagoa izango luke bere burua naturaren parte eta zaintzaile gisa kokatzeko.

OHIekin lotura

Bereziki OHI 1 (Euskalduntasuna), OHI 2 (Garapen pertsonala), OHI 3 (Inklusioa), OHI 4 (Erabakitzeko testuinguruak), OHI 5 (Berdinen arteko ikaskuntza), OHI 7 (Irakaskidetza), OHI 8 (Ikerketa eta proiektu globalizatuak) eta OHI 9 (Komunitatea eta aliantzak) garatzen laguntzen du. Naturak ikaskuntza soziala, emozionala, ekologikoa eta diziplinartekoa uztartzen ditu, eta ikaslea bere ingurune natural eta komunitarioarekiko erantzule bihurtzen laguntzen du.



Markoa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ikasgelarako baliabideak

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ebaluazioa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Material osagarria

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago