Skip to main content

GPS



Irudia
GPS irudia

Zer da eta zer biziko du ikasleak?

GPS ikasleak bere eguneroko martxa azkarrean etenaldi kontziente bat egiteko espazioa da. Ikasleak kanpoko zaratatik aldendu eta bere barne-munduarekin konektatzeko aukera izango du: nola dagoen, zer sentitzen duen, zer behar duen, zein diren bere indarguneak, mugak, beldurrak, nahiak eta ametsak. Talde-testuinguruan gertatu arren, esperientziaren fokua norberaren barne-begiradan dago. Irakasleak, beraz, giro goxo, isil, epairik gabeko eta segurua sortu beharko du, ikasleak bere burua ezagutzeko eta bere barne-korapiloak modu kontzientean aztertzeko aukera izan dezan.

Pertsona Ereduarekiko lotura

Ikaste Esperientzia honek bereziki garatzen ditu barne-askatasuna duena, heldutasun afektiboa duena, bere ongizatea zaintzen duena eta konfiantza duena. Ikasleak bere emozioak identifikatzen, bere burua onartzen eta bere ongizatearen ardura hartzen ikasten du, pixkanaka barne-sendotasuna eraikiz.

Esperientzia hau egongo ez balitz…

Ikasleak ez luke izango bere barne-mundua lantzeko espazio esplizitu eta zaindurik. Emozioak, beldurrak, tentsioak edo autoirudiari lotutako korapiloak egunerokoan agertu bai, baina landu gabe gera litezke. Horrek Pertsona Ereduaren barne-sendotasunari lotutako garapena ahulduko luke, eta ikasleak zailtasun handiagoak izango lituzke bere burua ulertzeko, onartzeko eta bizitzaren aurrean jarrera osasuntsu eta kontzientea eraikitzeko.

OHIekin lotura

Bereziki OHI 2 (Garapen pertsonala) garatzen laguntzen du. Ikasleak bere burua ezagutzeko, emozioak ulertzeko eta ongizatea zaintzeko esperientziak bizi ditu, pertsona osoaren garapenerako oinarri sendoa eraikiz.



Markoa

Sarbidea

Ikasgelarako baliabideak

Sarbidea

Ebaluazioa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Material osagarria

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago