Skip to main content

MUGI ez formala



Irudia
MUGI informala irudia

Zer da eta zer biziko du ikasleak?

MUGI ikasleak mugimenduaren bidez bere ongizatea, gorputzarekiko harremana eta besteekiko lotura lantzeko esperientzia da. Ikasleak testuinguru formaletan eta ez-formaletan jardungo du, jolasa, erronka motorrak, dantza, euskal jokoak, herri kirolak eta aisialdi aktiboa baliatuz. Esperientzia honetan, mugimendua ez da errendimendu fisiko hutsa izango; norberaren gorputza ezagutzeko, emozioak kudeatzeko, taldearekin konektatzeko eta bizi ohitura osasungarriak eraikitzeko bidea izango da. Irakasleak, beraz, segurtasun fisiko eta emozionala bermatuko duen giro aktibo, inklusibo eta euskalduna sortu beharko du.

Pertsona Ereduarekiko lotura

Ikaste Esperientzia honek bereziki garatzen ditu bere ongizatea zaintzen duena, barne-sendotasuna duena, kooperatiboa, enpatikoa eta komunikatzaile asertiboa. Aldi berean, euskal kultura eta identitatea bizitzeko aukera ematen du, gorputz-adierazpenaren, jolasen eta herri kirolen bidez. Ikasleak bere burua zaintzen, besteekin lankidetzan aritzen eta mugimendua gozamenerako zein autoerregulaziorako baliatzen ikasten du.

Esperientzia hau egongo ez balitz…

Ikasleak aukera gutxiago izango luke bere gorputzarekin harreman osasuntsua eraikitzeko eta mugimendua ongizaterako tresna gisa bizitzeko. Jarduera fisikoa errendimenduarekin edo lehiakortasunarekin soilik lotzeko arriskua legoke, eta barne-sendotasuna, autoestimua, talde-kohesioa eta bizi-ohitura osasungarriak lantzeko aukera galduko litzateke. Horrek Pertsona Ereduaren ongizatearen zaintza, enpatia, lankidetza eta euskal identitatearen bizipena ahulduko lituzke.

OHIekin lotura

Bereziki OHI 1 (Euskalduntasuna), OHI 2 (Garapen pertsonala), OHI 3 (Inklusioa), OHI 4 (Erabakitzeko testuinguruak), OHI 5 (Berdinen arteko ikaskuntza), OHI 6 (Ebaluazio hezitzailea), OHI 7 (Irakaskidetza) eta OHI 8 (Ikerketa eta proiektu globalizatuak) garatzen laguntzen du. MUGIk gorputza, ongizatea, euskal kultura, talde-harremanak eta bizi-ohitura osasungarriak modu integratuan lantzeko aukera eskaintzen du.



Markoa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ikasgelarako baliabideak

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ebaluazioa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Material osagarria

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago