Skip to main content

LAB



Irudia
LAB irudia

Zer da eta zer biziko du ikasleak?

LAB artea ikasleak sormen-laborategi batean murgiltzeko esperientzia da. Ikasleak bere ideiak, sentimenduak, pentsamenduak eta balioak adierazteko aukera izango du, arte grafikoak, musika, hitza edo gorputz-adierazpena erabiliz. Esperientzia honetan ez da helburua produktu “polita” egitea soilik, baizik eta bide berriak probatzea, materialekin esperimentatzea, akatsa ikaskuntza-bide gisa bizitzea eta sormenaren bidez irtenbide originalak bilatzea. Irakasleak, beraz, segurtasun emozionala eta askatasun sortzailea uztartzen dituen tailer-giroa sortu beharko du, euskal eta munduko erreferente kulturalak ikaslearen sormen-prozesuarekin lotuz.

Pertsona Ereduarekiko lotura

Ikaste Esperientzia honek bereziki garatzen ditu konfiantza duena, jakin-mina duena, erresolutiboa eta sortzailea. Ikasleak bere gaitasunetan sinesten ikasten du, bide ez-ohikoak probatzen ditu, frustrazioa kudeatzen du eta bere barne-mundua adierazteko hizkuntza propioak eraikitzen ditu. Aldi berean, bere sormena euskal ondarearekin eta komunitate kultural zabalago batekin lotzen hasten da.

Esperientzia hau egongo ez balitz…

Ikasleak aukera gutxiago izango luke bere barne-mundua modu artistiko, sinboliko eta sortzailean adierazteko. Ikaskuntza gehiegi hitzezko edo arrazionalizatuko formetara mugatzeko arriskua legoke, eta sormenak, intuizioak, gorputzak, musikak edo irudiak duten hezkuntza-balioa ahulduko litzateke. Horrek Pertsona Ereduaren konfiantza, jakin-mina, sormena eta erresoluzio-gaitasuna garatzeko aukerak murriztuko lituzke.

OHIekin lotura

Bereziki OHI 1 (Euskalduntasuna), OHI 2 (Garapen pertsonala), OHI 4 (Erabakitzeko testuinguruak) eta OHI 8 (Ikerketa eta proiektu globalizatuak) garatzen laguntzen du. Euskal erreferente kulturaletatik abiatuta, ikasleak bere adierazpen-bideak eraikitzen ditu, hautu artistikoak egiten ditu eta sormenaren bidez ikertzen, esperimentatzen eta errealitatea beste modu batean ulertzen ikasten du.



Markoa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ikasgelarako baliabideak

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ebaluazioa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Material osagarria

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago