Skip to main content

DEEP



Irudia
DEEP irudia

Zer da eta zer biziko du ikasleak?

Momentu diziplinarrak ikasleak diziplina bakoitzari dagozkion gaitasun tekniko, prozedural eta mekanikoak sakontzeko berariazko trebakuntza-saioak dira. DBHko lehen urteetan arreta berezia hizkuntzetan (euskara, gaztelania eta ingelesa) eta matematiketan jartzen bada ere, etaparen amaierara gerturatzean beste diziplina batzuetara ere zabaltzen dira (fisika eta kimika, ekonomia, biologia...), ikaslearen interes, orientazio eta etorkizuneko hautuei erantzuteko. Ikasleak ulermenean, mekanizazioan eta prozedura espezifikoetan sakonduko du, baina betiere proiektu globalizatuekin lotuta; hau da, hemen entrenatuko ditu gero egoera errealetan aplikatu beharko dituen tresna diziplinarrak. Irakasleak, beraz, zorroztasun akademikoa eta ikaskuntzaren zentzua uztartu beharko ditu, ikasleak ulertu dezan zertarako ari den trebatzen eta nola lagunduko dion horrek erronka konplexuei aurre egiten.

 

 

Pertsona Ereduarekiko lotura

Ikaste Esperientzia honek hizkuntzen kasuan euskalduna, euskal hiztun osoa, eleaniztuna, analitiko-kritikoa eta sortzailea garatzen laguntzen du. Matematikaren eta gainerako diziplina zientifiko-teknikoen kasuan, bereziki konfiantza duena, analitiko-kritikoa eta erresolutiboa indartzen ditu.

Esperientzia hau egongo ez balitz…

Ikasleak proiektuetan edo egoera konplexuetan parte hartzeko behar dituen tresna diziplinarrak ahulagoak izango lituzke. Ulermenean, adierazpenean, kalkuluan edo prozedura zehatzetan sakontzeko espaziorik gabe, ikaskuntza globalizatua azalekoagoa izan liteke. Horrek Pertsona Ereduaren pentsamendu kritikoa, erresoluzio gaitasuna, hizkuntza-gaitasuna eta norbere ikaskuntzarekiko konfiantza garatzea zailduko luke.

OHIekin lotura

Bereziki OHI 2 (Garapen pertsonala), OHI 3 (Inklusioa), OHI 5 (Berdinen arteko ikaskuntza), OHI 7 (Irakaskidetza) eta OHI 8 (Dinamika globalizatuak) garatzen laguntzen du. Saio hauek ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako trebakuntza eskaintzen dute, berdinen arteko laguntza ahalbidetzen dute eta proiektu globalizatuetan parte hartzeko beharrezko oinarri diziplinarrak sendotzen dituzte.



Markoa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ikasgelarako baliabideak

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Ebaluazioa

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago

Material osagarria

Hemengo esteka nondik hartu??

irakurri gehiago