Skip to main content
2024/10/22

PrOI bukaeran DBH3koek Itsastola erakusketa antolatu dute Ikastolan

Itsasoa gara unitateari amaiera emateko, lan taldeetan banatuta, LH4koei ikasitakoa aurkeztu zieten

ikasleak Itsastolan

Atzoko arratsaldean Itsaso gara unitatean ikasitako edukiak gune ezberdinetan banatu eta LH4ko ikasleei modu atsegin eta zuzenean azaldu zizkieten DBH3koek. 

Bost izan ziren erkusketa-tokiak: Hidrogunea, Gizagunea (2), Kutsagunea eta Mikrogunea. Zuzeneko azalpenak, infografiak, kontaketak, ... erabili zituzten ikasle gaztei azaltzeko garaian. Horiek interes handiarekin jarraitu zituzten han esandakoak.

Gizakia eta itsasoa, gizadiaren lehen urratsetatik egon dira elkar loturik  eta itsasoa ezinbesteko giltzarria dela gure bilakera ondo ulertzeko azpimarratu nahi izan zuten gure ikasleek. Gure jardun okerrek zein ondorio kaltegarriak dituzten aditzera eman zuten.
 

 

Kategoriak

2024-10-23Ingurumena
Kontsumo ereduari buruzko ezagutzak partekatzeko herritarrekin antolatutako ekimena izan dugu
2024-10-22Ingurumena
Hiri hondakinen kudeaketa eta horien berrerabiltzea izan dira ikasleekin landutako gaiak
2024-10-22Ekintza
Irurako Ikastolakoekin batera Amezketako errotaren bitxikeriak ezagutu zituzten