Skip to main content

Ikastolan izango dira Psikomotrizitate saioak

Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.

Psikomotrizitate saioak Ikastolan

Anoetako Udalak, HH1etik LH1era bitarteko haurrei zuzendutako psikomotrizitate saioak eskainiko ditu. Saioak Harremanak Elkarteko Maddi Soroaren eskutik izango dira, asteartero urriaren 13tik aurrera, Anoetako Herri Ikastolako psikomotrizitate gelan. Ekimen honen helburua haurren garapen integrala sustatzea da, mugimenduaren, jolasaren eta gorputz-adierazpenaren bidez. Psikomotrizitateak haurrei euren emozioak adierazteko, harremanak eraikitzeko eta autonomia zein konfiantza garatzeko aukera eskaintzen die, bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatuz.Ikastolaren eta Harremanak Elkartearen arteko koordinazioa ere zaindu da. Maddi Soroak ikastolako profesionalekin koordinazio-saioa egin du, haurren garapenari buruzko ikuspegiak partekatzeko eta esku-hartzeen arteko koherentzia bermatzeko.

 

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek
Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako zaintzan, herriko eragileak indartu eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den dinamikan parte hartu dugu.