Skip to main content

Anoetako haurrei zuzendutako eragileen topaketa

Anoetako Udalak herriko eragileak indartu eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den dinamikan parte hartu dugu.


 

haurrekin elkarlanean

Urriaren 6ean, Lasarbe Aretoan Anoetako haurrei zuzendutako eragileen arteko topaketan parte hartu dugu. Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi du. Horregatik, denon esperientzia, beharrak eta proposamenak abiapuntu hartuta, Udalak bide lagun izan nahi du.

Bilera horretan, Udalak martxan jarri nahi duena eta zergatik azaldu zaigu bertaratu garen eragile guztiei. 

 Zer behar eta erronka dituzuen eragileek.
 Zein baliabide izan daitezkeen erabilgarriak.
 Zein koordinazio-maila eta antolaketa izan daitezkeen errealistak.
 Eta, batez ere, zer egin dezakegun elkarrekin Anoetan haurrei eskaintzen dieguna indartzeko.

Kategoriak

Ekintza
Azaroaren 23an, DBH 1eko ikasleek Planet Motion PrOI proiektuaren barruko online topaketa batean parte hartu dute
Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote