Skip to main content

Haur eta nerabeen babesari buruzko formazioa klaustrokide guztientzat

Bi egunez Anoeta eta Irurako gizarte langileak eta Kalexka talde psikosozialaren koordinatzailearen eskutik formazioa jaso dugu

Haur eta nerabeen eskubideak

 

Saioak Ikastolaren Lizarbakar aretoan izan dira bi egunez. Lehenengoan adingabeei aplikatutako biolentzia kontzeptua (beren eskubideak eta ongizatea kentzen dizkien ekintza, ez-egite edo tratu arduragabe oro) argitu eta egun dugun legeak zein aspektu  azpimarratzen dituen (sentsibilizazio, prebentzio-neurriak, detekzio goiztiarra, babesa eta kaltearen erreparazioa) azaldu zizkiguten adituek. 

 

Bigarrengoan aldiz, beste eragileen artean Ikastolak duen garrantzia prebentzio eta lanketan azpimarratu zen. Segidan jakinarazpenak duen garrantziaz aritu ziren adituek, hori baita modu bakarra eskuhartzea martxan jartzeko eta hori lehenbailehen egiten bada, prozesuari bere helburura ailegatzeko aukerak ere handitzen zaizkiola esan zen. Behin eta berriro aipatu zuten denon aldetik begirada aldaketa eskatzen duela prozesuak, epai eta iritzi sortatik atera eta familientzat laguntza eta akonpainamendurako bidea izan dadin, alegia.

 

 

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek