Skip to main content

“Gure haurrak ere badira” elkarteak egindako deialdiarekin bat egin dugu

Urriak 2tik aurrera, ostegunetan Ikastolako aterpean 17:00etan elkartaratzeak izango dira 

Ikastolan egindako elkartaratzea

Genozidioak darrai.


Hitzik gabe geratzen ari gara eta argi dugu Euskal Herriko hezkuntza komunitateak Palestinan egiten ari direna bere erraietan sentitzen duela. Mina egunerokoa bihurtu da eta ezintasun sakona sentitzen dugu. Aski da! oihukatu nahi dugu. Horregatik hain zuzen ere, ez da besoak jaisteko unea, saiakerak biderkatu behar ditugu, oihukatzen jarraitu behar dugu.
 

Palestinarrek egunero pairatzen dutenaren aurrean, haien erresilientzia eta erresistentzia izugarria da. Haiek ez badute amore ematen, nola etsiko dugu guk? 

Ikasturte berri honetan indartsu aterako gara berriz ere, ikastetxeko patio eta kaletara. Eraildako 20.000tik gorako ume horien memorian eta egunero genozidioa pairatzen ari direnak ahaztu barik.

 Horretarako, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta bertan gertatzen ari dengenozidioa gelditzeko eskatzeko elkarteratzeak egingo ditugu. ostegunetan ikastolako aterpean arratsaldeko 17:00etan elkarrekin egingo dugun elkarteratzean parte hartzera animatzen zaituztegu.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

ANOETAKO HERRI IKASTOLAKO KONTZEILU ERREKTOREA ETA ZUZENDARITZA TALDEA
 

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek