Skip to main content

Bergaran, Ikastolok marka berria gizartearen aurrean tinko erakutsi dugu

Garai berrietara egokitzeko, Ikastolok Bagatoz lelopean, Euskal Herri osoroko lanean ari garen aldarrikapenari eutsi diogu

logo berria

Bergaran izan genuen zita ostegun arratsaldez. Bertan, Ikastolen ikasturte berriaren irikierarekin batera, ondorengo urteetan gure marka berria gizartearen aurrean plazaratu genuen. 115 Ikastolen ordezkariak, kultura, politika, herrigintzako eragile hainbat presente izan ziren. 

Bagatoz lelopean gurea izango den marka berria ere erkutsi zen. Aldarrikapenerako tartea ere izan zen eta denen gainetik, Ikastolak garela lehenetsi zen. Euskal Herri osoan euskarazko hezkuntza hedatzen duen sare eraldatzailea, herri-ekimenekin eta gizarte eragileekin elkarlanean zazpi probintzai biltzen dituen antolamendua garela ozen aipatu zen. 

115 Ikastola osatzen dugu sarea eta era guzitetakoak gara: txikiak, handiak, berriak, ez hain berriak ...baina batzuk zein besteak bagatoz lanera, heztera, eraldatzera, sustatzera, jolastera.

Bagatoz indar berriz!!!

Gehiago irakurri

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek