Skip to main content

Bertso jaialdia LH5-6ko ikasleen eskutik

Izarne Zelaiaren eskutik ikasturte osoan aritu eta gero, aukera polita izan zuten ikasitakoa praktikan jartzeko

Ikasleak bertso saioan

Pasa den ekainaren 5ean, osteguna, LH5-6 mailetako ikasleek ikasturte amaierako bertso jaialdia ospatu zuten Mikelasagasti auditorioan. Ikasturte osoan zehar, Izarne Zelaiaren gidaritzapean, bertsolaritza landu dute astean ordubetez eta bertan ikasitakoan plazan demostratu ahal izan zuten.
Saioaren lehen zatian, ikasleek gelan prestatutako zenbait bertso sorta abestu zituzten eta bigarren zatian berriz, BeƱat Gaztelumendi eta Maider Arregi bertsolariekin aritu ziren. Ikasleek puntuak jarri zizkieten eta bertsolariek bat-batean erantzun. Ea hemendik aurrera ere klasetik kanpo bertsoak abestera animatzen diren gure ikasleak. Gaia izan badute eta!"

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek