Skip to main content

Don't worry bee api PROIaren bukaera DBH1ean

Biodibertsitatean erleek duten garrantzia azpimarratzeko,  Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko kidearen bisita izan dute

Erleen garrantzia naturan

DBH 1eko ikasleek Don't worry bee api PROIean biodibertsitatearen gaia landu dute eta erleek ekosistemen orekan duten garrantzia ere ikasi dute. Proiektuari amaiera emateko, gaur arratsaldean Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko kide den Bidatzen bisita izan dute. Erleek duten garrantzia azpimarratzeaz gain, horiek sortzen dituzten produktuen inguruan ere hitz egin dute, eztia dastatzeko aukera izan dute, erlauntzako erleak bertatik bertara ikusi dituzte, argizariarekin kandelak egin dituzte... Bidatzek ikasleek egindako galdera guztiei erantzun die eta saio aberasgarria izan da guztientzat.

Kategoriak

Ingurumena
Mugikortasun plana izan da Ikastolako ikasleek aste honetan Udal Foroan aurkezu dutena
Maiatzaren 24an Anoetako Herri Ikastolaren Eguna ospatuko dugu. Guraso, langile, irakasle eta ikasleak denok batera gure jaia ospatuko dugu, aurten hainbat berrikuntzekin
Ekintza
Asteazkenean, Tolosako Leidor Zinemara HHko Anoetako eta Irurako ikasleak joan ziren TINKO Euskara Taldeak Euskara Zinema Aretoetara kanpainaren barruan