Skip to main content

Abestiak X izpietan programan hartu dute parte DBH1/2ko ikasleek

Foru Aldundiak aurrera eramaten duen Kultura Eskola ekimenaren eskutik, gurekin Esti Markez eta Iker Lauroba abeslariak izan dira

Abeslariak Anoetako Auditoriumean

Artea eta kultura-ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko esparrua da Kultura Eskola. Horren barruan kokatu behar dugu Abestiak X izpietan. Programaren helburu nagusia da, beraz, kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea. 

Jarduera honen sustatzaileak, Esti Markez eta Iker Lauroba izango dira. Ikerrek ibilbide luzea du musikan. Estik txikitatik jaso izan du musika etxean eta denbora gutxian bere tokia bilatu du euskal panoraman. Bi artisten esperientziak, bizipenak eta musikarekiko ikuspegia ikasgeletara eraman nahi dituzte proiektu honetan.

Musika barrutik arakatzeko proiektua da, letren esanahia, harmonien zergatia eta melodien garrantzia aztergai dituena. Saioak 90 minutuko iraupena izan du. Ikasleen parte-hartzea bultzatu asmoz, abesti batzuk abestu eta aztertu dituzte eurekin batera. Ikasleak, Iker eta Estirekin abestera gonbidatu dituzte, eurek aukeratutako kanta bat aztertzeko aukera emanaz. Aukeraketa egiterako orduan, justizia soziala, genero berdintasuna eta elkartasuna bultzatzen dituzten abestien artean hautua egin dute.  

Kategoriak

Irteera
Gipuzkoako suhiltzaileen zereginak eta lan egiteko moduak ezagutzeko aukera ere izan dute
Bizikidetza
Arauak eta mugak familian, boterearen erabilpena eta komunikazio asertiboa izenburupean aurrera eraman zuen hitzaldia
Ingurumena
(GJH) 11. helburua, MUGIKORTASUN JASANGARRIA, izan da, hain zuzen ere diagnostiko modura ezagutarazi dutena