Skip to main content

Ikastolako ikasleek Euskaraldian eragile

DBH4koak bertan parte har badezakete ere, gainontzekoekin lanketa berezia egin dugu egun hauetan

Xaxatu txapa

Maiatzaren 15ean Euskaraldiari hasiera emateko Anoetako Herri Ikastolako eta Irurako Ikastolako HH eta LHko ikasleak bi herrietako plazetan “Gure bihotzaren taupadak” abestiaren koreografia dantzatu dute goizeko 11etan. Gure LH4ko ikasleek sortu dute eskualde osoan dantzatu den koreografia. Ikasle horiek arduratu dira gelaz gela koreografiaren pausoak erakusteaz. HH eta LH2 / 4 eta 6koak Anoetako plazan aritu dira eta LH1 / 3 eta 5ekoak Iruran. 

Aurrekoaz gain, goizeko KLIKetan motibazio testua irakurri da eta Euskaraldia eta Euskara Elkarteko ikasle batzuk 15:00etan pasa dira HH eta LHtik xaxatzaileak txapak banatzera.

Ikusi bideoa



 

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek