Skip to main content

Erailtzen ari direnak gure haurrak ere badira, aski da! lelopean Ikastoletan konzentrazioak

Astelehenean, 17:00etan konzentrazioa Ikastolan izango da. Denon atxikimendua behar dugu!

Manifestazioa Gazaren sarraskiaren kontra

Israelgo armada sionistak, AEBren laguntzarekin, su etena apurtu eta beste sarraski bat egin du. Lotan ziren bitartean, 400 zibil palestinar baino gehiago erail ditu ordu gutxitan, horietako gehienak haurrak. Beste behin ere, Palestinako herriaren suntsipen sistematikoaren lekuko izan behar dugu. Gure barrenak berriz ere irauli dizkigute eta inpotentzia nagusi da. Jada suntsitua den herrialdean, hondakin artean bizi diren gizon, emakume eta haurrak, bonbardatzen ari dira inolako bereizketarik gabe.

Bien bitartean, Europak beste aldera begiratzen du, lotsagabeki.

Ezin gara isilik geratu. Ezin dugu basakeria hau normalizatu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitu eta lau haizetara oihukatu behar dugu: ASKI DA!
Gure gobernu eta erakundeei genozidio honen aurka argi eta tinko posiziona daitezela eskatzen diegu.  Euskal herritarrok sarraski honen konplize izan ez gaitezen neurriak har ditzatela.

Horregatik, Ikastola, eskola eta institutu guztiak Palestinarekiko elkartasunean eta bereziki haur palestinarren defentsan URGENTZIAZKO KONZENTRAZIOAK burutzera deitzen ditugu.

 Data: Astelehenean, martxoaren 24ean
 Lekua: Ikastolako aterpean
 Ordua: 17:00.

Altxa ditzagun gure ahotsak denontzako etorkizun duin baten alde. Okupazioaren, apartheidaren eta genozidioaren aurka. Sarraskiaren eta zigorgabetasunaren berehalako amaiera exijitu dezagun!

Sionismoa gizateriaren etsaia da eta Palestina askatzea ez da aukera bat, denontzako betebehar bat baizik!

Kategoriak

Irteera
Gipuzkoako suhiltzaileen zereginak eta lan egiteko moduak ezagutzeko aukera ere izan dute
Bizikidetza
Arauak eta mugak familian, boterearen erabilpena eta komunikazio asertiboa izenburupean aurrera eraman zuen hitzaldia
Ekintza
Foru Aldundiak aurrera eramaten duen Kultura Eskola ekimenaren eskutik, gurekin Esti Markez eta Iker Lauroba abeslariak izan dira