Skip to main content
2025/03/13

LH3koak Pagoetako parajeak ezagutzeko aukera izan dute

LH3ko ikasleek, Irurako ikasleekin batera, Pagoetako Iturraran parketxearen eskaintza gertutik ezagutu dute

Ikasleak Pagoetan

LH3ko ikasleak Irurako ikasleekin batera Pagoetako Iturraran parketxea aste honetan bisitatu dute. Bertan, ingurune naturalean ariketa fisikoa egiten gozatzeko hainbat ekintza burutu dituzte, besteak beste, ingurune naturaletako ibilbideen seinalizazioa, mapen interpretazioa eta orientazioarekin loturikoak. Irteeraren helburu nagusienetako bat ingurune naturalekiko errespetua eta sentsibilizazioa sustatzea izan da. Egun eder bat pasa dugu Irurako ikasleekin batera.

Kategoriak

2025-03-13Bizikidetza
Identitate krisi bete-betean dagoen pertsonaia da protagonista eta taldeari eskatzen dio laguntza
2025-03-07Ekintza
Gipuzkoako Foru Aldunditik teknikari baten bisita izan dugu eta modu didaktikoan zergen garrantzia azaldu dizkie
2025-03-07Ekintza
DBH3-4ko Robotikako ikasleekin osatutako taldea bertan izan zen