Skip to main content

Bullying-a ez da jolasa antzerkia ikusgai izan dute DBH1koek

 Jazarpenaren arazoa modu parte-hartzaile eta dibertigarriago batez, antzerkia eta elkarren arteko hausnarketa uztartu dute

Antzerkiaren kartela

Bullying-a ez da jolasa saioa izan genuen atzo DBH 1An 9:00etatik patiora bitarte eta 1Bn patio ondorengo tartean. Bertan, antzerki baten bidez jazarpena pairatzen duen egoera bat bizi genuen gelan. Antzerkia amaitu ondoren, egoera horien inguruan hausnartu eta eztabaidatu genuen, baita beste ezagutzen genituen egoeren inguruan ere.

Antezerkia:

Zer sentitzen dute gazteek besteengatik onartuak ez direnean? Gainontzekoen onespena behar dugu gure burua maitatzeko? Ingurukoek zer jarrera hartzen dute erasotzaileak biktimari eraso egiten dionean? Gazte eta ume askok, eskoletan bizi dituzten eraso fisiko eta hitzezkoez hitz egingo dugu, eta agresio horiek etorkizunean izan dezaketen eragina ikusiko da obra guztian zehar. Eszenatokian bi pertsonaia egongo dira, Miren eta Ane. Eskolan egon ziren garai hartatik urte asko pasatu dira, baina Ane oraindik minduta dago eta erantzun bila dabil.

Informazio gehiago

Kategoriak

Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina badu prozesu horretan eta bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko
Ekintza
Familiek ikastetxearen pedagogia-lerroa zuzenean ezagutzeko unea izan dute. Seme-alabek gelan zer, nola eta zergatik aurrera eramaten dituzten proiektuak konpartitu da bertan izandakoekin