Skip to main content

LH2ko ikasleek gertutik ezagutu dituzte lanbide ezberdinak

Makina matxuratuta, goazen mekanikariarengana! unitateari bukaera emateko ikasleen gurasoak izan dira gelan

Gurasoa azalpenak ematen LH2ko gelan

Azken asteetan LH2ko Txanelako irakasgaian ikasleak Makina matxuratuta, goazen mekanikariarengana! unitatea lantzen ari dira . Bertan, lanbide sektoreak ikasteaz gain lanbide ezberdinak gertutik ezagutzeko gurasoak gelara gonbidatu dituzte. Erantzun paregabea jaso dute eta guraso ugari gerturatu dira gelara. Eskerrik asko guztioi! Ikaragarri pila ikasi dugu zuekin eta oroitzapen paregabeak gordeko ditugu gurekin! 

Argazkiak hemen

Kategoriak

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.