Skip to main content

Goiz-pasak izan dituzte LHko ikasleek

Maila bakoitzeko ikasleek elkarrekin txango ezberdinak aurrera eraman dituzte

Ikasle talde bat Tolosako parke batean

Ikasturte hasiera honetan taldearen arteko elkarbizitzari garrantzia berezia eman nahi diogulakoan, gaurko goiza erabili dugu horretan. Irteera ezberdinak burutu dituzte mailako ikasleak denak batera. Aukeratutako tokiak Tolosa, Hernialde eta Irurako hainbat parke edota jolaserako gune aproposak izan dira.

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek