Skip to main content

DBH3koak Mater itsasontzia eta Albaola Itsas Kultur faktorian izan dira

Itsasoan sortutako aktibitateak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute 

Mater itsasontzian saioa entzuten

Gaur goizean gure DBH3ko ikasleak Pasaian izan dira goiz pasan.

Bertan, MATER, egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia, gaur egun Ontzi Museo Ekoaktiboan bihurtuta eta Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailean bisita didaktikoak aurrera eraman dituzte.

Ondoren, Pasai Donibaneko txokoak ere ezagutu dituzte. Kosta aldeko inguru politaz gozatzeko aukera ezinhobea izan dute.

 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko