Pausoka Elkartekoak LH1-2ko eta Oporrak Bakean Elkartekoak LH5-6ko ikasleekin izan dira
Bizipoza Elkartea, irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eta haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede eta elkarte, haur eta familia hauek trasmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.
Datorren ekainean Aiztondo Bailaran eta Anoeta eta Irura herrietan ospatuko da Bizipozaren Jaia 2023, Aspanogi, Oporrak Bakean, Naizen eta Bizipoza osatzen duten elkarteek Aiztondo eskualdeko eta Anoeta eta Irurako udalekin eta ikastetxeekin batera elkarlanean.
Bizipozaren Jaiaren aurretik, ordea, Bizipoza Elkartea bera zer den ikasleei aurrez aurre azaltzeko saioa eraman genuen aurrera martxoan, Porrotxen eskutik. Eta orain, apirilean, Bizipozako kide diren elkarte desberdinen bisita jasoko dugu Ikastolan.
Apirilaren 3an Eli eta Ana etorri ziren Ikastolara LH 5-6ko ikasleei Oporrak Bakean Elkartearen aurkezpena egitera. Oporrak Bakean Sahara herriaren alde lan egiten duen elkartea da. Saioan zehar Sahara herria hobeto ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek: non kokatuta dagoen eta zein egoera eta baldintzatan bizi diren, kanpalekuen bizimodua nolakoa den, ... Saharar jantziak probatzeko aukera ere izan dute LH 5 eta 6ko ikasleek.
Saharako haur eta gaztetxoentzat udaran Euskal Herrira etortzearen onuraz ere aritu dira saioan. Beso zabalik jasoko ditugu aurtengoan ere Saharako lagunak!
Apirilaren 5ean, berriz, Pausoka Elkarteko lagunak izan ziren LH 1-2ko ikasleekin. Pausoka, beharrizan bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea da, haur horien bizi-kalitatea hobetzeko helburua duena. LH 1 eta 2ko ikasleak behar horiek dituzten ikasleen azalean jartzeko zirkuituak prestatu dituzte Pausoka Elkarteko kideek. Gure ikasleek gertutik ezagutu eta beraien azalean bizi ahal izan dituzte beharrizan desberdinak dituzten pertsonek eguneroko bizitzan topatzen dituzten oztopo desberdinak.
Apirilaren 24an Ndank-Ndank Elkartetik etorriko dira LH3-4ko ikasleengana, eta maiatzaren 4an, berriz, Gehitu Elkarteakoen bisita jasoko dute DBH1ekoek. Hemen bideoa
Ndank-Kdank elkarte mistoa da, pertsona senegaldar eta euskaldunez osatua, kulturartekotasuna sustatzeko eta Senegalen garapenerako lankidetza bultzatzeko helburu bikoitzarekin sortua.
Gehitu, aldiz, LGTBI kolektiboaen berdintasun sozialaren alde lan egiten duen Elkartea da.
Eskerrik asko guztioi!