Skip to main content

DBH4ko ikasleen orientazioari begira ikastolan bisitak

Aste honetan Laskoraingo Batxilergoaren aurkezpena eta ikasle ohien esperientziak entzuteko parada izan dugu

Ikasle ohiek azalpenak ematen DBH4ko ikasleei

Astelehenean bai familiek, bai DBH4ko ikasleek Tolosako Batxilegoaren eskaintza zehatza entzuteko aukera izan zuten bertatik etorritako Zuzendari Orokorra eta Batxilergoko Koordinatzailearen eskutik. Ibilbide ezberdinen xehetasunak azaltzeaz gain, aurrematrikularen urratsak ere komunikatu zituzten.

Asteartean, aldiz, gure ikasle ohien txanda izan zen. Horretarako Lanbide Heziketako eta Batxilergo modalitate ezberdinetako lekukotzak entzun zituzten. Bakoitzak nola bizi dituen ikasketa berriak, zertan den ezberdina etapa hori, zailtasunak, ... plazaratu zituzten. Gure ikasleek atentzio osoz jarraitu zituzten esplikazioak eta galderak egiteko aukera ere izan zuten.

Aurrekoari gehitu maiatzaren 2an Lanbide Heziketaren aurkezpena guraso eta ikasleentzat aurreikusita dagoela, Inmakulada Ikastolaren eskutik. Maiatzaren 5ean, berriz, Lanbide Heziketa eskaintzen duten Tolosako ikastetxeetara bisitak egingo dituzte ikasleek. 

Kategoriak

Ekintza
Astelehen goizean Tolosako Tolobolein izan gara, ikasturtean zehar landutako boleibol kirolari bukaera emateko asmoz
Bizikidetza
Jolasa eta barre izan dute nagusi Irura eta Anoetako ikasleek ikasturte bukaerako azken kidetzean
Ekintza
DBH3ko ikasleek aukera paregabea izan dute robotika eta programazioan lehenengo urratsak emateko et egindakoa LHkoei erakusteko