Skip to main content

English eta Junior Chef LH6ko ikasleek bateratu zuten

Sandwich originalak eta goxuak prestatu zituzten ikasleek

english

Aurreko asteko ostiralean, LH6ko ikasleek Junior Chef ekimena aurrera eraman zuten. English irakasgaiaren barruan bikoteka hartu zuten parte.

Irakaslearen laguntzarekin errezetak irakurri eta ulertu ondoren, ikasleek sandwich goxuak sortzeari ekin zioten. Bertan, oso diseinu originalak eta bereziak ikusteko aukera izan genuen.

Aurkezpenak egin ondoren, ikasleek batetik eta bestetik probatu zuten, azkenean merienda ederra egin zutelarik.

Ingelera hizkuntzan gure gazteen ulermen eta azalpen gaitasuna sendotzeko balio izan zuen saioak. 

 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Anoetako Herri Ikastolako Patio Dinamizazio Taldeak Lehenengo Toka Txapelketa jarri du martxan! Bertan LH eta DBHko ikasleek parte hartzeko aukera dute
Bizikidetza
Ez-desiratutako bakardadea erreportaiak lortu du aukeratua izatea. Horren egilea Eneko Collazo ikasle ohia da
Bizikidetza
BAT IEMn Giza Eskubideen lanketa aurrera eraman dute gelan eta hainbat zuzeneko eragileren bisita izan dute