Skip to main content

Inauterietako jaialdi aparta ospatu genuen atzoko egunez

Ikastolak Inauteriei ongi etorria egin zion

HHko ikasleen emanaldia, San Fermin jaia irudikatzen

Azkeneko ikasturteetan ez bezala, atzoko egunez aukera izan genuen Inauterietako jaialdia Anoetako kiroldegian aurrera eramateko. Gure ikasle eta irakasleok sortutako antzerki motzek eta koreografiek bete zuten eszenatokia.

Oraingo honetan aukeratutako gaia Euskal Herriko herriak eta jaiak izan zen. Bertan, kanpotik etorritako bisitari batzuek IruƱeko San Ferminak, Orioko balearen inguko ospakizunak, Iparraldeko Senpereko Herri Urrats, Lekeitioko antzarraren eguna, Tolosako IƱauteriak eta Gasteizko Andra Mari Zuriak bisitatu zituzten. 

Umore eta ondo pasatzeko gogoa ez zen falta izan eta bukaeran, nola ez, Tolosako Inauterien txarangen doinuek tokia izan zuten. 

Gure eskerrik beroenak modu batez edo bestez emanaldia arrakastatsua izaten lagundu duzuen guztioi, baita bilketa lanetan aritutako guraso taldeari ere.

Ondo pasa Inauteriak!!!

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek