Skip to main content

Santa Ageda bezperan, kantu eskean

Makilekin lurra joaz abestu genituen kopla zaharrak

Ikastolako ikasle eta irakasleak Santa Ageda bezperako koplak abesten

Euskal Herriko ohitura zaharrari eutsiz, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperako koplak abestu genituen Anoeta eta Irurako ikastoletako ikasle eta irakasleok bi herrietako kaleetan zehar.

Anoetako auzoetan abestu ondoren, Anoetako Herri Ikastolako ikasle zaharrenak Irurara joan ziren eta bertako ikasleekin bat egin zuten.

Ibilbidea Anoetako plazan amaitu zen, Ikastolako taldeari Kukuak kantuz taldekoak batu zitzaizkiolarik. Denon ahotsak elkartu genituen kopla zaharrak abesteko, makilekin lurra joaz koplaren erritmoa jarraitzen genuelarik.

Santa Ageda bezperako kantu eskea Euskal Herriko jai tradizionala da. 

Santa Ageda bezpera 235 urtean Sizilian jaiotako Agata Cataniakoaren omenez ospatzen da, zeinari bularrak moztu zizkioten hango Kinziano gobernadorearekin ezkondu nahi ez izateagatik. 

Euskal Herrian neguko solstizioko jaiekin loturik dago. Makilekin jotzen da lurra, neguaren bukaera eta naturaren esnatzea ospatzeko.

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .