Skip to main content

Aurtengo Igeriketa kanpaina abian da

LH1etik 4ra bitarteko ikasleak Villabonako igerilekuan arituko dira

Haur bat igerilekuan igerian

Anoetako Herri Ikastolak Eskola Igeriketa kanpainari hasiera eman dio beste urte batez. Hilabete honetatik hasi eta maiatzera bitarte LH1-2-3-4ko haurrek Villabonakoigerilekuan hartuko dute parte programa horretan, hainbat egunetako txandatan banatuta.

Igeriketa sustatzea dute helburu eta parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea da asmoa, baita jarduera fisikoa bultzatzea ere.

Hemen ditugu txanda ezberdinak:

  • 2023ko urtarrilak 9 - otsailak 3: 10:30 - 11:15      -->  LH 4. maila.
  • 2023ko otsailak 27 - martxoak 24: 09:45 - 10:30  --> LH 3. maila.
  • 2023ko otsailak 27 - martxoak 24: 10:30 - 11:15  --> LH 1. maila.
  • 2023ko apirilak 17 - maiatzak 12: 09:45 - 10:30   --> LH 2. maila.

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek