Skip to main content

Hezkuntza Legearen zirriborroaren irakurketa Anoeta eta Irurako Ikastoletan

Ikastolen Elkarteko zuzendarien gidaritzapean guraso eta langileak bildu ziren

Irurako Ikastolako Aretoan

Azken hilabete eta asteetan Hezkuntza Legearen inguruko informazio ezberdina jasotzen ari garela jakitun gara. Ikastolen Elkartea erakunde inplikatua den neurrian bere irakurketa egiteaz gain, Elkarteko Ikastola bakoitzarekin hausnarketa konpartitua egiten ari da.

Testuinguru horretan, abenduaren 14an Irurako Ikastola eta Anoetako Herri Ikastoletako guraso eta langileak konbokatuak izan ziren Irurako Ikastolaren Areto Nagusian zuzeneko bilera informatibo batera. Bertan, Hezkuntza Legearen zirriborroa Euskal Herriko Ikastolon endekalogoaren oinarriekiko alderaketa egin zen. Horretarako, Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendaria eta Zigor Ibarzabal Ikastolen Elkarteko Pedagogia arduradunaren presentzia izan genuen. Aurkezpena eta gero galde-erantzunen txanda zabaldu zen. Parte hartze handia izan zen, aretoa beteta eta galdera eta kezka dezente planteatu baitziren. 

Emaileak behin eta berriro Euskal Eskola Publiko berri batentzako urratsak ezinbestekoak direla eta Ikastolok bertan egon eta egongo garela azpimarratu zuten. Aurkezpena eta gero, Ikastolak prestatuko mokadoa dastatzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko bertan parte hartu zenuten guztioi!

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek