Skip to main content

Txokolate beroa Ametza Ikastolari laguntzeko

Hiru astelehenetan arratsaldeko irteeran txokolatea eta bizkotxoak salgai nahi duen ororentzat

Txokolate beroa Ametza Ikastolaren alde

Ametza Ikastolari laguntzeko egitasmoa abian jarri du Anoetako Herri Ikastolak. Lapurdiko Hiriburu herrian kokatuta dagoen Ikastolak arazo ekonomiko larriak ditu azkeneko boladan gasaren fakturazioa izaugarri igo delako. Gas hornitzaileekin negoziazioak izan arren, fakturazioari inondik inora ezin diotelako aurre egin, berogailuak itzaltzea erabaki dute.

Hainbat Ikastolek, tartean gureak, dirua biltzeko kanpaina ezberdinak abian jarri dituzte. Anoetan, hiru astelehenetan txokolate beroa eta bizkotxoak ekainiko dira arratsaldeko saioak amaitu ondoren. Ikasle eta irakasleek elkarlanean jardun dute egitasmoaren antolaketan. Biltzen den dirua Ametza Ikastola berotzeko bideratuko da! 

Hurrengo astelelena, abenduak 19, azkenekoa izango da eta ea denon artean merezitako bultzada ematen diogun Iparraldeko Ikastolari.

 

 

 

 

Kategoriak

Ekintza
15 ikasle izan dira aurreko asteburuan Olaberriako zirkuitoan karsetan ibili direnak
Euskara
Donostiako San Telmo Museoan DBH 2ko ikasleek Booktrailer Lehiaketako epaimahaiaren finala eskuratu dute
Ekintza
Lesaka eta inguruak bisitatuz eman zituzten bi egunak, tartean Arizkungo Ordoki zalditegia eta Amaiurko talogileetara bisitak eginez