Skip to main content

Zuk ez duzu ordezkorik!

Trafiko istripuak prebenitzeko helburua duen ekitaldi ibiltaria izan da Ikastolan

Don´t be Dummy programa

DBH3 eta DBH4ko ikasleek parte hartu dute “Don’t be Dummy / Zuk ez duzu ordezkorik” bide-hezkuntza programan.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, bide-hezkuntzaren programaren barruan, "Don´t be Dummy" izeneko ekitaldi ibiltaria antolatu du. Ekitaldia gazteei zuzendutakoa da eta trafiko-istripuak prebenitzea du helburu nagusia. 

Azaroaren 29an, asteartean, izan da Anoetan “Don’t be Dummy" ekitaldia Mikelasagasti Auditorioan. Bertan izan dute DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek bi lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera: Mikel Zubeldia suhiltzaileak eta Alaitz Arbillak, trafiko istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa duen neskak, hartu dute parte ekitaldian.

Ekitaldian zehar testigantza gehiagoren bideoak ere ikusi dituzte ikasleek: larrialdietan lan egiten duen medikua, trafiko-istripuek utzitako biktimak, ertzaintza… Oso bizipen hunkigarriak eta lehenengo pertsonan kontatutako indar handiko testigantzak. 

Gazteek interes handiz jarraitu dute saioa. Ibilgailu bat gidatzeko orduan abiadurak, telefono mugikorraren erabilerak, drogen kontsumoak,... duten eragina eta ondorioak agerian geratu dira. Eta garbi geratu dena da inork ez duela ordezkorik. Guztion kontzientziaziorako baliagarria!

 

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek