Skip to main content

Emakumeen kontrako indarkeriarik ez

Lanketa anitzak egin ditugu gaur geletan

Hiru tximeletak azaroak 25

Azaroaren 25a hartu da Emakumeen Kontrako Indarkeria salatzeko eta desagerrarazteko eguntzat.

Zergatik azaroaren 25a? Hauxe da, hain zuzen ere, gaurkoan ikasleekin landu dugun gaia. 1981ean ospatu zen lehenengo Latinoamerika eta Karibeko Topaketa Feministan proposatu zuten egun hau hartzea, Mirabal ahizpen omenez. Ahizpa hauek Dominikar Errepublikako Trujillo diktadorearen eta bere agintealdiaren aurka borrokatu zuten eta hainbatetan atxilotuak, bortxatuak eta torturatuak izan ziren, amaieran, trafiko istripu bat simulatuz erahilak izan ziren arte.

"Hiru tximeletak" goitizenez ezagunak egin dira munduan Mirabal ahizpak. Hori dela eta, ikasleek egindako tximeletez apaindu dugu Ikastolako borobila.

LH1etik DBH4ra bitarte harreman osasuntsuak nolakoak diren eta bikote harremaanean indarkeria mota desberdinak identifikatzeko tresnak landu ditugu, dokumental eta ikus-entzunezko desberdinak erabiliz.

Kategoriak

Ekintza
Aldarrikatzen diren sinatutako baldintza horiek, erabakigarriak dira gure ikasleei ematen diegun zerbitzua kalitatezkoa izan dadin.
Ikerketa
Gero eta anitzagoa den gure gizartean, ikasle guztientzako kalitatezko eskolaren ildo nagusiak aztertu dira
Ekologia
Aurreko Ikasturtean hasitatako Agenda 2030eko 11. helburuari berriro ekin diote ikasleek