Skip to main content

Heziketa afektibo-sexuala lantzeko saioak

Sexune taldeko adituekin aritu dira Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak

HH3ko ikasleak ipuina entzuten

Anoetako eta Irurako Ikastolok ibilbide bat egina dugu dagoeneko Sexune Taldearekin, heziketa afektibo-sexuala eta hezkidetza gaiak modu integralean lantzen, ikasleekin, familiekin eta irakasleokin.

Ikasturte honetan lanketa horrekin jarraituko dugu, eta horren baitan, HH3, LH4 eta LH6ko ikasleentzako saioak izan ditugu, Sexune taldeko adituek gidatuta.

Haur Hezkuntzako haurrek eta Lehen Hezkuntzako gazteenek familia anitzen eta neska-mutil anitzen lanketa egiten dute, ipuinen bidez, oso modu ludikoan.

  

  

Seigarren mailako ikasleek, berriz, lanketa sakonagoa egiten dute. Guztira 6 orduko tailerra burutu dute Sexuneko adituekin, sexualitatea, desira eta erotika gaien lanketa aurrera eramanez. Ikasleek kezkak, egoera eta errealitate desberdinak partekatu dituzte, hauek ulertu eta bideratzeko moduak landuz.

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek