LH6ko ikasleek agroekologia eta elikadura subirautzaren inguruko tailerra egin dute
Igandean, urriaren 9an, Euskal Jaia ospatuko da Anoetan. Hori dela eta, lanketa desbedinak eraman ditugu aurrera aste honetan ikastolan.
Alde batetik, asteazkenean, LH6 mailako ikasleek "Zure platerean hasten da mundua" unitate didaktikoaren lanketa egin zuten, arratsalde osoko tailerra burutuz.
Gure dieta osatuko duten elikagaien aukeraketa garrantzitsua da osasun ikuspuntutik. Baina aukeratzen ditugun elikagaiak eta jarraitzen ditugun kontsumo ereduek geroz eta ardura eta inplikazio handiagoa dute. Honela mahaian dugun sukaldaturiko jaki hori ez da nola sukaldatu den eta dituen elikagai kopurura handiago edo txikiagora mugatzen. Elikagaia eta gure dietak historia bat dute eta zenbat eta gehiago ezagutu ekoizlea, non ekoitzi den, zein teknika erabili diren, atzetik dagoen komunitate konpromezua,... orduan eta erlazio eta ardura estuagoa hartzen du nekazari eta abeltzainekin, landa eremuarekin, ingurumenarekin, biodibertsitatearekin, paisaiaren zaintzarekin, elikadura xahuketa murrizteko borrokarekin, klima-aldaketa arintzearekin, jasotako ezagutzekin. Ikuspuntu soziala eta ekologikoa, gure elikadura eta dietara gehitzea ezinbestekoa da. Mundu jasangarri eta justuago bat eraiki nahi bada, gure esku ere badago, trukean gure elikadura eta kontsumo ohiturak aldatzearen ahalegina eskatzen du.
Ikasleek landu duten Unitate didaktiko honen bidez, gure elikatze eta kontsumo ohituren inguruko hausnarketa egin dute. Zenbait elikagai eta produkturen jatorria aztertu, eta honek ingurunean dituen ondorioak ezagutu zituzten. Horrez gain, euren elikadura ohituretan eragina izango duen konpromezu bat ere hartu zuten ikasleek.
Bestalde, DBH3 eta DBH4ko ikasleek Euskal Jaiaren Batzordeko kide den Maddi Sarasolaren bisita izan zuten astearte arratsaldean. Euskal Jaia zer den eta auzolanean nola antolatzen den azaldu zien Maddik ikasleei, eta parte hartzeko gonbidapena luzatu zien.