Skip to main content

Aniztasunetik eraikiz

Kohesio soziala helburu, aniztasunaren kudeaketa positiboaren bidetik

Aniztasunetik eraikiz proiektuaren aurkezpena

Gizartearen kohesioa eta bizikidetza bultzatzeko giltzarria da aniztasunaren kudeaketa positiboa egitea, hau da, aniztasuna balioan jartzea eta aniztasun horrek diskriminaziorik eragiten ez duela bermatzea.

Aniztasunaren kudeaketa positiboa ardatz hartuta eta iaz hasitako proiektuari jarraipena emanez, Aniztasunetik Eraikiz egitasmoa eramango dugu aurrera DBH3. mailan, Gizpuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Joan den irailaren 23an izan zen proiektuaren aurkezpena Foru Aldundiko Donostiako egoitzan.

Bigarren ikasturte honetan Gipuzkoako elkarte batzuk giza eskubideen inguruan egiten duten lana gertutik ezagutuko dugu eta beraiekin arituko gara elkarlanean. Beraiekin batera, giza eskubideen aldeko gure konpromisoa gauzatuko dugu herrian, hitzetatik ekintzetara pasako gara eta gu ere giza eskubideen aldeko aktibista bihurtuko gara, gizarte justuago bat lortzea guztion zeregina baita.

Gautena, Begisare, Salvamento MarĂ­timo Humanitario, Zehar errefuxiatuekin, Gehitu eta Kale Dor Kayiko elkarteak dira proiektuan parte hartuko dutenak. Anoetako Herri Ikastolako DBH3ko ikasleak zehazki horietako bi elkarterekin arituko dira aurtengoan elkarlanean.

 

Kategoriak

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez