Aurreko igandean, hilak 5, Anoetako Herri Ikastolak bere urteroko festari ekin zion, azkeneko bi urteetan izandako murrizketak alde batera utzita. Egunaren nondik-norakoak hemen bildu ditugu:
- Ibilaldi neurtua. Ikastolako LH eta DBHko familiek inguruko txokoak taldean ezagutzeko aukera aparta izan zuten. Parte hartze txukuna izan zen eta giroak lagundu zuen txangoa egiteko.
- Plazatik Ikastolara kalejiran etorri ziren HHko ikasle eta familiak. Azpimarratu ikasle zaharrenek eta irakasleek osatutako musikari taldeak ibilbidea alaitu zuela.
- HH eta LH1-2ko ikasleen emanaldia Ikastolaren patioan. Betiko kolore eta alaitasuna ez zen faltan bota. Dantzari trebeak baditugula jabetu ginen
- Arte-lanen eta teknologiako proiektuen erakusketa. Ikastolaren barruko borobila txukun atondu eta ikasturtean zehar eginiko lanei bere tokia eskaini genien. Guraso eta ikasleen joan-etorria handia izan zen.
- DBH 4ko ikasle eta familiei agurra. Ikastolan egin duten ibilbidearen amaiera emateko asmoz, elkarri agur bertsoak abestu genizkion, ikasleek gereziondoa aldatu ikastolako patioan, irakasle eta ikasleen arteko erregaluen trukaketa eta irakasleek agurra dantzatu zieten ikasle eta familiei,
- Bazkarian inoiz baino bazkaltiar gehiago, 581 lagun bildu ginen bazkaltzera. Izugarria izan zen frontoia txikia geratu eta ondoan karpa jarri beharra.
- Bingo musikatuan aritu ginen bazkadu ostean. Aukera polita gaurko eta atzoko euskal musikaz gozatzeko.
- Jolasak eta tailer ezberdinak antolatu ziren DBH4ko ikasleen laguntzaz. Eskerrak eman gure zaharrenei.
Lagun askoren lana behar izan dugu hori guztia txukun atera zedin eta eskertzekoa da guraso, ikasle eta langileek eskainitako prestutasuna. 150 boluntario baina gehiago aritu gara lan talde ezberdinetan.
Aupa Anoetako Herri Ikastola
Argazkiak hemen