Skip to main content

Iritsi dira Errigorako produktuak Ikastolara

Otsailean Errigora kanpainan eskatutako produktuak Tolosaldera ailegatu dira. Hemen bertan, bilketa tokia Ikastola izanik, dagoeneko prest ditugu eskatutakoak jasotzeko. 08:00etatik 17:00era pasa zaitezkete bila. 

Aurten, Tolosaldeko eskaerek nabarmen egin dute gora. Guztira, 538 etxetara iritsiko dira Errigorako produktuak. 7.660 litro olio eskatu dira (iaz baino %52 gehiago),12.696 ontzi kontserba (iaz baino %9 gehiago) eta 2.496 pakete arroz, pasta eta lekale (iaz baino %40 gehiago).

Eskerrik asko Euskara osasuntsu egon dadin bultza egin duzuen guztioi.

Ekintza
Inmakulada Lanbide Ikastolatik ikasle talde bat izan dugu gure Ikastolan, lehenengo sorosopenerako oinarrizko jarraibideak DBH1eko ikasleei modu praktikoan azalduz
Ekintza
Museoaren bisitaz gain, Kristina Eneako parkean ere tarte luzea eman dute. Zientzia eta animalien mundua izan da gaurko ikasgairik nagusiena
Ekintza
Maiatza bukeran Euskadiko Orkestra gure hiruburuetan emango duen kontzertuko aurrelanetan egoteko aukera izan dute gure ikasleek