Skip to main content

Ikasleek beraien proposamenak aurkeztu dituzte

Ergoien auzoan kokatukotako Ikastolaren ondoko eremuan Anoetar guztientzako aisialdi eremu berria sortu nahi da. 

Asialdi eremu honek ase behar dituen nahiak eta beharrak ezagutzeko prozesu parte-hartzailea abiatu da herrian. Prozesu honetan herritar guztien parte-hartzea errazteko eta bermatzeko, adinaren arabera taldekatu eta lanketa edo dinamika ezberdinak burutuko dira iritziak jaso ahal izateko.

  • Ikastolako haur eta nerabeak: apirilaren azken astean eta maiatzeko lehenengoan 2-16 urte bitarteko haur eta nerabeekin egin dugu lanketa. Ikasleak eremura gerturatu dira, berau aztertu dute eta eremurako erabilerarako proposamenak egin dituzte tresna desberdinak erabiliz: txikienek artelanak, lehen hezkuntzakoeke planoak eta karteltxoak, eta zaharrenek, beraiek diseinatutako galdetegiak.

  

  

  • Jubilatuak: maiatzaren 10ean, Ikastolako ikasle ordezkariek Ikastolan egindako lanketan jaso diren ikasle guztien proposamenak aurkeztu zizkien herriko jubilatuei. Ondoren, tartea izan zuten aisialdi eremurako beraien proposamenak plazaratzeko.
  • Gazteak: maiatzaren 17an izango dute herriko gazteek beraien proposamenak eta ekarpenak egiteko txanda.
  • Herritar guztientzako saio irekia: aurreko saio guztietan bildutako proposamenak bateratu ondoren, maiatzaren 24an azken ekarpenak egin ahal izango dira saio honetan.

Anima zaitezte aisialdi eremurako proposamenak jasotzeko saioetan parte hartzen!

 

Ekintza
Inmakulada Lanbide Ikastolatik ikasle talde bat izan dugu gure Ikastolan, lehenengo sorosopenerako oinarrizko jarraibideak DBH1eko ikasleei modu praktikoan azalduz
Ekintza
Museoaren bisitaz gain, Kristina Eneako parkean ere tarte luzea eman dute. Zientzia eta animalien mundua izan da gaurko ikasgairik nagusiena
Ekintza
Maiatza bukeran Euskadiko Orkestra gure hiruburuetan emango duen kontzertuko aurrelanetan egoteko aukera izan dute gure ikasleek