Skip to main content

Herri Urratserako autobusa

Bi urteko etenaren ondoren, maiatzaren 8an Herri Urrats 22 jaia ospatuko da Senperen.

Seaskako Ikastolek jaia eta aldarrikapena batuko dituen ospakizunera bertaratzeko deia luzatu diote euskal gizarteari. ikasleek brebetako eta baxoko azterketak euskaraz egin ahal izateko esbubidearen alde gogor ari dira borrokatzen Ipar Euskal Herrian.

Galtzaundik autobusa antolatu du Tolosaldetik joateko. Anoetatik 09:40ean irtengo da, Apaetxe baserritik.

Autobuserako izena Ikastolan bertan eman daiteke.

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .